ENTRENAMENDUEN HOBEKUNTZA

ESPAZIOAREN ERABILERA ESTRATEGIKOAREN HOBEKUNTZA ESKUPILOTAREN HASTAPENETAN

Eskupilota jokatzen duten gazteen kondukta patroiak aztertzen baditugu, ezberdintasun handiak aurkituko ditugu denbora gehiago jokatzen daramaten gazte-helduekin, eta zer esanik ez, jokalari profesionalekin.
Usabiaga, O. eta Castellano, J. (2014) egindako ikerketa batean, Benjamin eta Alevin kategorietan kokatutako jokalari ugariren kondukta patroiak aztertu eta gero, hurrengo emaitzak aurkitu zituzten:

Alde batetik, bi kategorietan kolpe gehienak frontisetik eta ezkerreko paretatik gertu ematen dira. Paletak eta gomazko pilotak erabiltzen dituzten modalitateetan berriz, frontisetik gertu jokatzen duten eta sakea egiten duten jokalariak nahiz atzean jokatzen duten jokalariak, frontisetik aldentzen dira neurri handi batean.

Jokalari profesionalak, aldi berean, frontisetik aldenduago jokatzen dute, nahiz eta pilota pisutzuagoak eta gogorragoak erabili, indar handiagoa dutelako. Beraz suposatu dezakegu Benjaminen eta Alevinen kolpeen kokapena hurrengo faktoreek baldintzatzen dituztela: Pilotaren pisua, gogortasuna, diametroa eta erraminta falta (Eskuz jo beharra).
Bestetik, ematen dituzten kolpe motak aztertzen baditugu, kolpe gehienak (Iha guzti-guztiak egia esanda) eskumako eskuarekin ematen dira, eta pilota lurrean bote eman eta gero. Pilotaren pisua, diametroa eta abiadura dira honen kausa.
Sakearen norabidea aztertzean, sake gehienak berdin-berdin egiten dituztela konturatuko gara, pilota ezkerreko paretara gerturatzea edo kolpe egitea saiatzen ziren, jokalari profesionalak bezala. Baina sake berdinarentzat, erresto ezberdinak egiten dituzte, eta aipatzekoa da errestoetan egiten dituzten falta kopurua. Iha tantoen erdia errestoan amaitzen dira. Honek jokuaren jarraitasuna mozten du, eta ikasketa prozesua moteltzen du.
Ikerketan ikusten dugun bezala, Alevinetan hau ez da hainbeste gertatzen, eta honek, jokoaren jarraitasuna mantentzeaz gain, espazioaren erabilera estrategikoa sutatzen du, ikasketa prozesua hobetuz.
Gainera, Alevinak airez kolpe gehiago eman zituzten, horretarako frontisera gerturatuz, eta joko eremu ezberdinekin erlazionatuz.

Hau guztia aztertu eta gero, konturatzen gara ezin ditugula Eskupilotako hastapeneko jokalariak entrenatu jokalari profesionalak entrenatzen diren bezala. Agerian geratzen da kondukta patroi desberdinak dituztela eta hauetan sakondu behar dugula hauen arrazoiak ulertzeko eta era bat aurkitzeko haien ahultasunak konpontzeko.

Gure proposamena hurrengoa da:
Klub baten eskupilotako hastapeneko entrenamenduetan aldaketak egitea, jokalarien ahultasunak konpontzen saiatzeko ikerketa honetan oinarrituta eta urteetan zehar jokalari hauen progresioa konparatzea beste jokalari batzuekin.
Era bakarra da jakiteko zein entrenamendu mota ematen dituen emaitza hobeagoak:
-Gazteen entrenamenduak haien ahultasunak konpontzera bideratzea, haien kondukta patroiak  profesionalen jokatzeko moduekin konparatuz.
-Gazteek gaitasun berriak lortzea denbora pasa ahala eta haien ahultasunak bakarrik konpontzea ikasketa prozesu klasikoa jarraituz.

Gazteen ahultasunak konpontzeko Usabiaga, O.  eta Castellano, J. (2014) egindako ikerketaren ondorioak kontuan hartuko ditugu.
Hasteko, Benjaminekin eta Alevinekin erabilitako piloten pisua, diametroa, gogortasuna eta ematen duen botearekin jokatu beharko dugu. Pilota bote handiagoak ematen baditu, jokalariak frontisetik aldenduago jokatzen ikasiko dute. Horrela, espazioaren erabilera ezberdinak sustatuko ditugu.
Bestetik, pilota gutxiago pisatzen badu, gazteek airez jotzeko aukera gehiago izango dituzte. Kolpe ezberdinak emateko gai badira, joko eremuan non kokatuko diren erabakitzean aukera gehiago izango dituzte.
Gainera, interesgarria izan ahal da Eskupilotako entrenamenduetan erraminta ezberdinekin jolastea (Gomazko Paleta adibidez) horrela espazioan kokatzeko era berriak bizitzeko eta ohituta dauden espazio murriztua handitzeko.

Amaitzeko, jokoaren arauak gazteen jokatzeko modura moldatzea proposatzen dugu, jokoaren jarraitasuna sustatzeko. Azken finean, oso zaila da edozein jokoan esperientzia irabaztea sakea egin bezain laster tantoa lortzen bada. Askoz interesgarriagoa da arauak aldatzea eta tantoak 10-20 kolpera luzatzea lortzea adibidez. Horrela jokalaria 10-20 espazio eta egoera ezberdinetan aurkituko da, eta espazioaren erabilera estrategikoa askoz azkarrago garatuko du. Honek zentzu osoa du. Jokalari profesionalak hain azkar informazioa prozesatzen dute hain zuzen ere, egoera eta espazio ezberdin askotan aurkitu direlako.
Eman diezaiegu aukera gazteei haiek ere egoera ezberdinak esperimentatzeko eta haien bizitza osoan zehar errepikatu dituzten egoerekin amaitzeko.

 


Erreferentziak:

Usabiaga, O. y Castellano, J. (2014). Uso estratégico del espacio en categorías de formación de pelota vasca.
RICYDE. Revista internacional de ciencias del deporte, 36(10), 109-122

No hay comentarios:

Publicar un comentario