IRAKASKUNTZA PROZESUA

EUSKAL IRAKASKUNTZA PROZESUA MODU EGOKIAN EGITEKO IRIZPIDEAK


Hasteko, gazteei erakargarriak diren ariketak proposatuko zaizkie. Hori da gure intentzioa. Horrela saiatuko gara pilotarekin benetan gozatzea.
Behin Euskal Pilotako jokalariak izanda, Klub batean arituko dira eta Klub horiek hainbat baliabide eskainiko dizkiete. Pilotan aritzea ez da soilik partiduak jolastea. Ariketak egitea oso garrantzitsua da Euskal Pilotan (kirol gehienetan bezala). Gure ariketak honelako ezaugarriak izaten saiatuko gara


ALDIAK

Baina pilotan (beste kiroletan bezala) maila desberdinak daude eta gazteen mailaren arabera 4 aldi ezberdintzen dira. Pilotan hasi aurretik, test batzuk egingo ditugu pilotari guztiei eta horrela aldi ezberdinetan kokatuko ditugu pelotalariak. Behin aldia menperatua, hurrengoko aldiara pasatuko da gaztea eta horrela azkenengo aldiara heldu arte. Hona hemen 4 aldiak:

1 ALDIA: NI ETA PILOTA

Aldi psikomotorra. Pilota jokalaria bakarrik aritzen da, eta bere entrenamenduan oinarritzen da. Aurkaririk, kiderik eta espazio-denborarik ez da agertzen. Lehenengo aldi honetan, hastapenean sartzen diren kirolariak izaten dira, hau da, ez dakitenak jolasten pilotan. Inoiz ez baitute jo pilota…Hona hemen pilota nola jotzeko azaltzen duten bi pertsona. Ez bazara inoiz ez pilotan aritu, gomendagarria izango zaizu bideoa ikustea.


2 ALDIA: NI, PILOTA ETA ESPAZIO-DENBORA

Image result for FRONTON  PELOTA VASCA ANTIGUO
Laguntasunezko aldia. Pilota gehiago jotzen duten jokalariak dira. Hemen ez da agertzen aurkaririk baina lehenengo aldiarekin konparatuz gero, elkarrekintza bat ematen da. “Taldekide” batekin saiatuko da jokalaria erronka lortzen. Hona hemen entrenamendu bateko kate bat non jokalariek ahalik eta hoberen jo behar dioten pilotara, hurrengo jokalaria hoberen jotzeko eta horrela erronka beteko dute eta ariketa ondo egingo dute.




3 ALDIA: NI, PILOTA, ESPAZIO-DENBORA ETA AURKARIA

Image result for FRONTON  PELOTA VASCA PARTIDO 1VS 1

Aurkaritzazko aldia. Aldi honetan 1vs1 izango da. Lehenengo bi alditan ez zegoen gauza inportantea azaltzen da: aurkaria. Aurkaritzazko jokoak landuko dituzte eta ariketa edo partidua irabaztea izango dute helburu. Hona hemen 1vs1 ko jubeniletako finala.



4 ALDIA: NI, PILOTA, ESPAZIO-DENBORA, AURKARIA ETA KIDEA/K

Image result for FRONTON  PELOTA VASCA PARTIDO

Aurkaritzazko eta laguntasunezko  aldia. Aldi honetan 2vs2, 3vs3, 4vs… izango da. Aurkaritzazko eta laguntasunezko jokoak emango dira. 3 aldia baino zailtasun handiago izango da zeren eta taldekidearekin harremanetan izango dira eta aurkariari tantoa egitea izango dute helburu, eta 3 aldian bezala, partidua irabaztea bilatuko dute. Hona hemen Almeriako frontoi batean, 2vs2 Esku Pilotazko entrenamendu bat.






2 comentarios:

  1. Blogaren url-a: http://euskalpilotagazteetan.blogspot.com.es/p/irakaskuntza-prozesua.html
    1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    Bloga itxuraz ez da oso erakargarria nahiz eta informazioa ondo ordenatuta egon. Datuak jasotzeko iturriak erabili dituzte, artikuluak edo aldizkariak adibidez. Ez dira gauzatu elkarrizketak baina dagoen datuekin nabaritzen da azterketa sakona egin dutela informazioa bilatzerakoan. Erreferentziak gaineratu dira. Hasieratik ikusten da zertaz doan bloga eta orokorrean oso erraz ulertzen da. Dena ordenatuta dago eta ez da kostatzen informazioa aurkitzea. Gainera zehaztasunez idatzita dago eta hizkuntzaren aberastasuna nabaria da, akatsik gabe. Atal ezberdinak ditu eta ondo ezberdintzen dira. Tresnen eta baliabideen erabilera nabaria da blog guztiaren zehar.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    Hasieran aurkezpen edo sarrera modukoa ikusten da eta hori eskertzen da. Argi ikusten da zertaz doan bloga eta behar den informazioa agerian da. Ez da ikusten beraiekin kontaktatzeko modurik, solik blogean iruzkinak jartzeko aukera. Egin behar dutena argi daukatela ikusten da. Ez da ikusten talde harremanik.
    Orokorrean bloga ez zait oso erakargarria iruditu, nahiko sinplea nahiz eta ondo egina egon. Informazio interesgarria aurkitzen da baina informazio iturri zehatzak ez daude argi, erreferentziak bai.
    3. Kalifikazioa: 8
    4. Hernandez Marin, Mikel. JFKZ, 1. maila.

    ResponderEliminar
  2. 1. Blogeko informazioa iturri ezberdinetatik atera dute lanari aberastasuna emanez baina iturri hauek ez dira modu argian ikusten, nire ustez, hauentzako atal bat egiteak lanari argitasuna emango lioke. Irudiak eta bideoak modu egokian erabili dituzte eta elkarrizketa bat ere sartu dute. Euskara aldetik ondo dago eta garapen egoki bat jarraitzen du lanak.
    2. Lanaren antolamendua ondo dagoela uste dut, informazio interesgarria eta nahiko garbi azaldua aurki dezakegu bertan. Hobetzeko gauzaren bat eduki arren lan ona iruditu zait.
    3. Blogaren kalifikazioa: 8
    4. Beñat Zabala Murua, JFKZ Magisteritzatik

    ResponderEliminar