ELKARRIZKETA


PILOTA GAZTEEI MODU EGOKIAN ERAKUSTEKO
 IKUSPUNTU EGOKIA ERABILI


Euskal Pilotaren lurraldeko federazioen lankidetzarekin, Euskal Herriko Ikastolen Federazioak “Ikaspelota” programa egin du ikastoletan eta Euskal Herriko hainbat ikastetxetan 1992 urtea geroztik.

Programa Euskadiko aurrezki kutxek babestuta dago, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kirol Zuzendaritzaren bidez , egindako Plan Estrategikoaren barruan.Helburua euskal pilotaren inguruko ezagutza gerturatzea eta kirol honen inguruko interesa piztea da.

 

Erramun Osa “ikaspelota” programaren arduraduna da, programa hau ikastola zentro ezberdinetan martxan jarri egin zen 1996 urtean, pilotaren ezagutzea handiagoa izateko, eta  pilotaren irakaskuntza prozesua modu egokian gauzatzeko gazteei begira batez ere.

Orain Erramun Osa-ri,( “ikaspelota” programaren arduraduna) egindako elkarrizketa bat aurkeztuko dizuet.

 

KAZETARIAREN; 1.- GALDERA:

Ze aktibitate mota lantzen dira “ikaspelota” programan?

Urtearen eta kurtsoaren arabera aktibitate ezberdinak gauzatzen dira.

  • LH 3 eta 4: pilota aktibitateak eskola orduetan gauzatzen dira, heziketa fisiko edota plastika orduetan. Honen helburua pilota bultzatzea da, eta gazteen interesa piztu kirol honen aurrean.
  • LH 5 eta 6: ikastola eta zentro ezberdinen artean “topaketak” egiten dira, ere klase orduetan, topaketetan euskal pilotako espezialitate ezberdinak lantzen dituzte ikasleak. Beste aldetik ere Bernedon ,Alaban, Ekaina amaieran, pilotaren gaineko kanpamentu bat egiten da “ikaspelota” sortu zuten ikastolak, elkarteak bultzatuta.
  • Herriak bultzatuz proiektua aurkeztu zuten ere, herri ezberdinetan pilota bultzatzeko eta ikastola berriak irekitzeko.Hone bidez gazteei uztailan pilotan jokatzeko aukera ematen zieten.


 



Ikastolak ba ahal dute instalazio, eta baliabide nahikoak, frontoiak bezala, proiektu hau martxan jartzeko?

Ikastola gehienak normalean, instalazio egokiak dituzte pilotan eta horren hainbat espezialitateetan aritzeko, baina egia da ,gero eta lokalitatea handiagoa izan, pilota aisialdi eta solasaldi moduan jokatzeko aukera gutxiago daudela, herri txikietan baino.

Resultado de imagen de trinkete Resultado de imagen de fronton eskupilota   

Modalitate ezberdinen artean ba ahal dago preferentzia batengatik?

 Gaur egun eskuz diren modalitateak preferentzia handiagoa dute, palak, edo zesta punta baino adibidez.

Mutilak eta neskak modu beran afizionatu edo interesatu dira pilotarekin?

Zoritzarrez mutil gehiago aritzen dira pilotan neskak baino, lehen aipatutako aktibitateetan eta azkeneko kanpamenduan %17 ak soilik ziren neskak. Hala ere azken urteotan neska kopurua asko igo egin da eta “ikaspelota” programaren helburu garrantzitsua da neska gehiago pilotaz interesatzea eta praktikatzea

Imagen relacionada

 

Ikastoletan pilota erakusteko modu egokiena erabiltzen dute?

Normalean ez, baina 1996 aurretik programa honen bidez, pilota erakusteko ikuspuntua eta orientazio hobetzen saiatu egin da, monitoreei eta irakasleei formazioa eskainiz, edota material didaktikoa sortuz ikasleen beharretara egokitzen direnak, adibidez pilota handiagoak, eta bigunagoak.

 

Ze motatako materiala erabiltzen da?

Hasiera material goxua edo biguna erabiltzen da, gero material gogor batera eta pixka bat zailagoa denera pasatzen da, ukitu erdikoa deitukoa eta azkenik, material normalarekin jokatzen da “ukitua” deitukoa.

Resultado de imagen de pala vasca Resultado de imagen de pelota mano

Imagen relacionada

Txapelketak egiten dira?,adibidez ikastolen artean?

Pilotako eskola asko sortu egin dira, herrietan, ikastola barruetan… beraz bai txapelketak egiten dira baina ez soilik ikastolen artean ere, kluben, elkarteen,ikastolen eta pilota eskolen artean…


 

2 comentarios:

  1. Maialen Pascual Berganzo, JFKZ 1.maila

    1. E-rubrika.
    1.1. Hiru-lau informazio-iturri darabiltza: horietatik gutxienez bi artikulu edo liburuak; horrez gain elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak erabili dira. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. OSO ONGI
    1.2 Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.Alderdi edo eduki berri gutxi gaineratu dira eskatutakoaz gain. OSO ONGI
    1.3 Hiru IKT edo gehiago darabiltza. BIKAIN
    1.4 Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. BIKAIN
    1.5 Talde lana izan da. OSO ONGI1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea. BIKAIN


    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko ohar batzuk:
    • Sarreran proposatutako jardueraren deskribapena ez da oso zehatza.
    • Antolatzaile mota ez dute zehazten.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak ongi azaltzen dira.
    • Proiektuaren helburua zehazten dute, baina modu ez oso argian.
    • Harremanetan jartzeko modura ez dago zehazturik.
    • Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak ongi daude.

    Blogaren nota: 8

    ResponderEliminar
  2. - Ebaluazio irizpide orokorrak kontuan hartutako oharrak:

    Datuak jasotezko iturri ezberdinak erabili dituzte, artikuluak edo aldizkariak adibidez. Erreferentziak ordea, atal bakoitzaren beheko partean jarri dituzte, guztiak atal berean ipintzea eskertzekoa izango litzatekeelarik.

    Bloga itxuraz oso ordenatua eta argia da, baina pixka bat erakargarriagoa izan ahalko litzateke. Edukiaren aldetik, informazioa ondo ordenatuta dago eta errez aurkitzen da, nahiz eta informazio kopurua agian pixka bat exkasa izan. Hizkuntza aldetik, euskara sinple eta ulergarri bat erabili dute, akatz ortografiko gutxirekin.

    Talde lanari dagokionez, ez dago kolaborazio seinalerik, egileen bideo edo argazkirik ez daudelako eta elkarrizketaren egilea kazetari bat delarik.

    - Ebaluazio irizpide zehatzak kontuan hartutako oharrak:

    Lehenengo atalean, blogaren informazio orokorra gertzen da. Ordea, erakunde mota, aurreikusitako gastuak... ez dira zehazten, proiektu hauek aurrera eramateko beharrezko dena.

    - Blogan jorratutako atalak ondo daude orokorrean, baina puntu asko aipatu gabe utzi dira.

    Nota: 6,5

    ResponderEliminar